XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARANEZKO arana: ciruela MARMELADA Ander Albizu trenaren zain zegoen Endaiako geltokian.

Eskuan maleta txiki bat zeukan.

Iluntzea zen Pariserako tren expressora igon zenean.

Treneko funtzionari batek bere departamendura eraman zuen eta han Ander Albizu bere eserlekuan eserleku: asiento eseri zen.

Trena ibiltzen hasi zen.

Anderrek Paris Match aldizkaria atera eta irakurtzen hasi zen.

Trena ez zegoen beterik.

Hainbat eserleku hutsik huts: vacio, nada zegoen.

Anderren departamenduan lau pertsona zeuden: amona bat bere alabarekin, gazte bat eta Ander bera.

Andre biak oso hiztunak hiztun: hablador ziren, eta kontrastez mutil gazteak ez zuen ahoa aho: boca zabaltzen.

Anderrek aldizkaria utzi eta leihotik leiho: ventana begiratu zuen, baina paisaia hura ezaguna ezagun: conocido zuen.